Joan den ostiralean, apirilak 21, Eudelen eskutik, aurrekontuak GJHekin lerrokatzeko tresnari buruzko tailer praktiko bat, online eman genuen. Hainbat udalek parte hartu zuten, haien feedbacka emanez, 2. faseari begira tresna hobetzeko helburuarekin.

Parte hartu zuten udalen artean, batzuek dagoeneko landuta zuten metodologia, eta, beraz, beren esperientziak eta ekarpenak partekatu ahal izan zituzten gainerako parte-hartzaileekin; oraindik ere martxan jarri ez zutenek, berriz, kasu praktiko bat ikusi ahal izan zuten lerrokatze adibide gisa.

Tailerrean zehar, Leioako Udalak tresnarekin izandako esperientzia kontatu zigun; tresna horrek kontuen aurkezpena errazteko eta kudeaketa-txostenetan nola ezarri ahal izan duten azaldu digu.

Jardunaldia amaitzeko, udalek galdetegi baten bidez jakinarazitako hobekuntzei buruzko eztabaida egin zen, metodologia etengabe hobetzeko balio izango digutenak.

Tresnaren erabiltzaileekin lehen aldiz biltzeko aukerak udal bakoitzaren egoera eta erronkak ezagutzea ahalbidetu digu, eta haientzat ikuspegiak partekatzeko esperientzia bat izan da.

Eskerrik asko parte hartzaileek erakutsitako jarreragatik. Zuen denbora eta dedikazioari esker, gure lana hobetzeko gai gara.