BETEAN FUNDAZIOA

Landutako proiektuak: sozialak, garapen ekonomikokoak, eta pobreziaren eta desberdintasunaren aurkakoak

Gure ekarpen txikia egin nahi dugu, garapen ekonomikoko proiektuetan lagunduz eta pobreziaren eta desberdintasunaren aurka borrokatuz, mundu zuzenago bat lortzen laguntzeko, BETEAN taldearen (BETEAN taldeko profesionalak, Bezeroak, Hornitzaileak) ekimen honetan parte hartzen duten pertsona eta erakundeen laguntzatik eratorritako baliabideen bitartez.

Helburu honekin sortu dugu Fundación Betean /Betean Fundazioa. Betean Fundazioa irabazi-asmorik gabe sortutako erakundea da, eta hura sortu duten pertsonek hala nahi izan dutelako, fundazioaren ondarea interes orokorreko helburuak gauzatzearekin lotua dago modu iraunkorrean.

 

Horrenbestez, hiritarrak pobreziaren eta gizarte-bazterkeriaren arazoen aurrean sentsibilizatzea, gure ingurunean eta pobrezia gorrian bizi diren herrialdeetan elkartasuna sustatuko duen kontzientzia zibiko handiagoa lortuz, eta pobrezia-egoeran edo gizarte-bazterkeria arriskuan dauden pertsona eta eskualdeen osasun eta kulturaren arloko baldintza materialak hobetzea ahalbidetuko duten jarduerak eta proiektuak finantzatu eta gauzatzea dira haren helburuak.