Brasilen bezero asko ezarri direnez, BETEANek garapen egituretan inbertitzea erabaki du, bertan bere aholkularitza eta kontsultoretza zerbitzuak hedatuz. Brasilek alde oso positiboak aurkezten ditu inbertsio berrien erakarpenerako:

  • Hego Amerikan liderra
  • Dimentsio kontinentala, hizkuntza bakar batekin
  • Garatuta dauden industria eta merkataritza erakarguneak
  • Barne merkatuaren zabalkuntza potentzial handia

Bestalde, herrialde honek zerga sistema konplexua eta gehiegizko burokrazia dituenez, merkatu horren bila joaten diren atzerritar enpresek askoteriko zailtasun horiei aurre egiteko prest egon behar dira.

LOGO BRIGANTIEgoera honetan jabeturik, Beteanek lankidetza akordioa sinatu du Briganti Advogados empresa Brasildarrarekin, esperientzia zabaleko bulegoa eta zuzenbidearen alor guztietan zerbitzuak eskaintzen dituena.

Era honetan bere presentzia Brasilen finkatzen du herrialde honetan interesa duten bezeroei nazioarteko prozesuan zehar beharrezko aholkularitza eskainiz eta katalizatzaile bezala arituz. Beteanek gainera, São Paulon du egoitza, beraien delegazioak herrialde honetan duen bezeroekin kontaktua erraztuz.

Nazioarteko plangintza fiskala

  • Enpresa berrien eraikuntza
  • Administrazio eta zerga obligazioen betetzea
  • Inbertsioaren finantzazioa
  • Renta fluxu desberdinen aberriratzea
  • Desplazatutako pertsonala
  • Transferentzia prezioak
  • Desinbertsioa

Kontabilitate kontrola

  • Berrikuspen mugatuak
  • Due Diligence edo Erosketa ikuskaritzak

Zerga euskarria